Walter Benjaminen kronologia biografikoa

1892: Berlinen jaio zan, garagarrilaren 15ean, modu oneko familia judu eta kultu baten. Aita, Emil Benjamin, antikuarioa eta arte-merkataria zan.
1902: Berlin-Charlottenburgeko Friedrich-Wilhelm-Gymnasium ikastetxean bigarren hezkuntzako ikasketak hasi zituan.
1912: Filosofia ikasketak hasi zituan Berlineko Unibersidadean. Udan Friburgeko Unibersidadera joan zan.
1913: Udan Paris bisitau eban lehenengo aldiz.
1914: Berlineko Ikasle Libreen Alkartearen buru izan zan; alkarte horrek jarrera kritikoa dauka nazionalmilitarismo alemanaren gainean. Artikuluak argitaratzen hasi zan, batzuk "Ardor" ezizenagaz, Der Anfang aldizkarian; hain zuzen be, aldizkari hori sortzen lagundu eban 1912an.
1915: Filosofia ikasketakaz jarraitu eban Municheko Unibersidadean.
1917: Dora Sophie Pollakegaz ezkondu zan eta Suitzan jarri zan biziten.
1918: Apirilean Stefan semea jaio jakon. Antzinako ume liburuak bildumatzen hasi zan.
1919: Garagarrilean filosofiako doktoretza jadetsi eban Bernako Unibersidadean; han lan egiten eban, Arte kritikaren kontzeptua erromantizismo alemanean izeneko tesiagaz.
1920: Berlinera itzuli zan eta hebraiera ikasten hasi zan Erich Gutkinegaz batera. Dorak Paul Kleeren Mirariaren irudikapena margolana oparitu eutsan.
1921: Jula Cohnegaz maitemindu zan. Paul Kleeren Angelus Novus lana eskuratu eban.
1923: Theodor W. Adorno eta Erich Frommen lagun egin zan.
1924: Maiatza eta urria bitartean Caprin bizi izan zan. Filosofia marxistaren gaineko interesa agertu eban, Asja Lacis komunista errusiarraren eta Lukácsen lanaren eraginari esker.
1926: Parisera bidaiatu eban eta, gero, Mosku bisitatu, abenduaren 6tik 1927ko otsailaren batera bitartean.
1927: G. Scholem mistika judutarraren ikerlariak (1915eko maiatzetik ezagutzen eban) Jerusalemeko Unibersidadera joateko proposatu eutsan.
1929: Bertolt Brecht ezagutu eban Berlinen. Surrealismoa. Europar inteligentziaren azken argazkia saiakera argitaratu eban.
1930: Dora Pollakegaz dibortziau zan; martian emon zan sententzia.
1932: Ibizara joan zan.
1933: Martian Parisen biziten geratzea erabagi eban, nazionalsozialismoa boterera iritsi zanean. Ibizara bidaiak.
1934: Garagarrila eta urria bitartean Danimarka bisitau eban; han Bertolt Brechten etxean egon zan, Skovbostranden. Urritik 1935eko zezeilera bitartean San Remon bizi izan zan, Dora Pollaken pentsinoan.
1936: Barriro be Brechti bisitea egin eutsan Skovbostranden. Artelana erreprodukzino mekanikoaren sasoian argitaratu eban. Nazionalidade frantsesa lortzeko gestinoak egiten hasi zan, baina ez eban lortu.
1938: Danimarkan egon zan Brechtegaz azkenengoz.
1939: Iraila eta zemendia bitartean Neverseko "Camp des travailleurs volontaires" kontzentrazino eremuan sartu eben, herritar aleman lez.
1940: Max Horkheimerri esker Estatu Batuetara joateko bisatu bat lortu eban. Naziak gainean egozala, bagilean Parisetik alde egin eban. Irailaren 26tik 27ra bitarteko gauan, Portbouko muga pasetea ez ebanez lortu, morfinaz pozoitu zan eta uko egin eutsan urdaila garbitzeari, nahiz eta horrek bere heriotza eragotziko eban.